martes, 20 de mayo de 2014

EGUERDITAN...HITZALDIAK

Ikasturtea bukatzeko gutxi geratzen zaie Izarbeibarko eguerdiko taldeei. Hiru dira Garesko Errobin aritzen diren eguerdiko taldeak, guraso zein jubilatuek osatuak gehienbat, eta geratzen diren bi asteei bukaera duina eta borobila emateko hainbat hitzaldi prestatu dituzte ikasleek.

Orain arte, bi entzuteko parada izan dugu, TENPORA edo ENBERrei buruzkoa bata eta SAHARAri buruzkoa bestea.


Tenporei buruzko hitzaldia oso interesgarri izan zen eta ikaslea bera Arantzazuko Pello Zabala berarekin jarri zen harremanetan hitzaldia emateko. Asko ikasi genuen eta oso ondo egin zuen.


Saharari buruzko solasaldia, gertu-gertukoa sentitu dugu gaurkoan. Ikasleak berak Nire bigarren familia izena jarri dio hitzaldiari eta lehenengo pertsonan bertan izandako esperientzia kontatu digu. Bere etxean  eta  bere inguruko hainbat etxetan uda igarotzeko haurrak ekartzen dituzte.  Hitzaldia hainbat objektu, argazki ugariz eta batez ere  sentimenduz osatu du. Polita benetan.





Datozen egunotan ere ikasleen hitzak euskaltegian izango dute parada. Entzun eta ikasi nahi duenak badaki non gauden. Hirurak inguruan belarriak erne izango ditugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario