miércoles, 4 de junio de 2014

aurrematrikulazio kanpaina

ikasle edo ikasle berria bazara aprobetxatu aukera eta egin orain aurrematrikula. %5eko deskontua izateaz gain epe gehiagotan ordaintzeko aukera izango duzu.

Si eres alumno de aek o incluso si todavia no lo eres, no pierdas la oportunidad de hacer la prematrikula y conseguir un 5 % de descuento y la posibilidad de pagar la cuota en varios plazos. Más inf: 606 999 072 gares@aek.org



viernes, 30 de mayo de 2014

Pintxo eguna utergan

Talde ederra atzokoan Utergako elkartean bildu zena. Aurreko edizioetan baino jende gutxiago bazegoen ere, giro aparta egon zen beti bezela. Pintxo gozo-gozoak egin ziren (hurrengoan baratxuri gutxiago mesedez!!!) eta urtebetetze -tarta ere dastatzeko aukera izan zen. Zorionak Barbara!
hurrengo urtean berriz ere elkartuko garelakoan... ondo segi eta asteburu ON!

jueves, 29 de mayo de 2014

IKASTURTEA ...BUKATZEN

Maiatza bukaeran gaude eta eskolak lasaiagoak dira egunotan. Joan den astean esaterako Mendigorriako ikasleak Biurrunera joan ziren bisita egitera. Bisita gidatua herritik, ginkana eta afari bikaina. Betiko moduan Biurrungoek  anfitrio ezinhobeak.  Datorren astean Mendigorrian itxarongo zaituztegu!

Eguerdiko taldeak ere gaur, maiatzak 29, bukatzen dituzte eskolak eta ginkana batekin bukatu dute ikasturtea. Atzo berriz "Jubilatu-Taldea"ren azken eguna zenez, La Txapa elkartean pintxo eguna ospatu genuen. Eta gure ohitura jarraituz, gaur arratsaldean UTERGAn elkartuko dira gaueko taldeak PINTXO EGUNA ospatzeko.

Beti jan eta beti gose, ez dakit burka -operazioa egin behar ez ote dugun. Beno, bitartean disfrutatu eta euskaraz bizi!!!

Bukatu duzuenoi Uda ON eta urrira arte.!!!!!

martes, 20 de mayo de 2014

EGUERDITAN...HITZALDIAK

Ikasturtea bukatzeko gutxi geratzen zaie Izarbeibarko eguerdiko taldeei. Hiru dira Garesko Errobin aritzen diren eguerdiko taldeak, guraso zein jubilatuek osatuak gehienbat, eta geratzen diren bi asteei bukaera duina eta borobila emateko hainbat hitzaldi prestatu dituzte ikasleek.

Orain arte, bi entzuteko parada izan dugu, TENPORA edo ENBERrei buruzkoa bata eta SAHARAri buruzkoa bestea.


Tenporei buruzko hitzaldia oso interesgarri izan zen eta ikaslea bera Arantzazuko Pello Zabala berarekin jarri zen harremanetan hitzaldia emateko. Asko ikasi genuen eta oso ondo egin zuen.


Saharari buruzko solasaldia, gertu-gertukoa sentitu dugu gaurkoan. Ikasleak berak Nire bigarren familia izena jarri dio hitzaldiari eta lehenengo pertsonan bertan izandako esperientzia kontatu digu. Bere etxean  eta  bere inguruko hainbat etxetan uda igarotzeko haurrak ekartzen dituzte.  Hitzaldia hainbat objektu, argazki ugariz eta batez ere  sentimenduz osatu du. Polita benetan.





Datozen egunotan ere ikasleen hitzak euskaltegian izango dute parada. Entzun eta ikasi nahi duenak badaki non gauden. Hirurak inguruan belarriak erne izango ditugu.


jueves, 15 de mayo de 2014

KORTO LEHIAKETA GARESEN

Ez, aurten ez dugu saria irabazi- katxiiis-, zer egingo diogu....  Hala ere ezin dute ukatu euskaltegiko kortoa egiterako orduan gogorik jarri ez diogunik, hori zalantzarik gabe. 
Sarien banaketa arrakastatsua izan zen oso eta den-denak oso guapo/a jantzita joan ziren ekitaldira. Ondoren,  afaria eta ohi den moduan farra pixka bat. 

    Gurea, Gure Euskal Urtea  euskaraz aurkeztu zen korto bakarra izan bazen ere, denek ulertzeko modukoa izan zen  eta irri batzuk egin zituzten; eta hori zen batez ere gure asmoa. Izarbeibarren eta euskaraz bizitzeko pauso txikiak egitea.
       Orain, geratzen zaigun bakarra  da beste guztiak, aktore, pentsalari  zein antolatzaileak zoriontzea. Egindako lan bikainengatik noski  eta bide batez  hurrengo edizioetan euskaraz parte hartzera ere animatu nahi zaituztegu.

Ikusi nahi baduzue, sakatu irudian eta gozatu bideoa



martes, 29 de abril de 2014

Maitasuna eta teknologia berriak




MAITASUNA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

Ezkontza bat izan dugu herrian berriki, gure bizilagunaren  eta atzerritar baten artean. Gaur egun hori ez da berri bitxi bat, nahiko ohikoa bihurtu baita azken boladan, baina segidan kontatuko dizuet bitxiena.

Bi maitaleen artean ez dago komuneko hizkuntzarik, beno, maitasun eta mimikaren hizkuntza kenduta; baina, nola moldatzen dira orduan, galdetuko diozue zuen buruari.
Bada… teknologia berrien bitaztez, bai jauna! Harritzekoa baina guztiz erreala da kontua. Internetek eskaintzen dituen baliabideak onak zirela uste bazenuen, begira noraino iristen ahal diren. Hori bai, mugikorrak batería galtzen duenean… akabo, begietara begira aritu beharko du bikoteak maite zaitut laztana adierazteko.

Ondo segi eta besarkada birtual bat danontzako! 


pd: euskal itzultzailerik behar izanez gero, hementxe helbide baliagarri bat:
http://www.itzultzailea.euskadi.net/traductor/portalExterno/text.do


miércoles, 23 de abril de 2014

HIRU TXERRIKUMEAK - ZIRAUKIKO TALDEA




Gaurko atalean Ziraukiko ikasleak dira protagonistak, haiek idatzi baitute hiru txerrikumeen istorioa. Gustuko izango duzuelakoan...on egin!



HIRU TXERRIKUMEAK

1. Baziren behin hiru txerrikume. Bere ikuiluan oso pozik bizi ziren, baina otso batek beti ikusten zituen ikuiluaren kanpotik.
2. Bat-batean, otsoa agertu zen eta txerrikumeak beldurtu zituen. Txerrikumeek korrika ihes egin zuten.
-Etxeak egin behar ditugu.
Eta hiru txerri kumeek lastoa, egurra eta adreiluak bildu zituzten.
 3. Anai zaharrenak esan zien anaiei:
-Etxeak egin behar ditugu.
Eta hiru txerri kumeek lastoa, egurra eta adreiluak bildu zituzten.
 
4. Anai zaharrenak adreiluzko etxea egin zuen. Bitartean, anai ertainak egurrezko etxea egin zuen eta anai gazteenak lastozko etxea egin zuen. Anai ertaina eta gazteena oso alferrak ziren, anai zaharrenak etxea egiten zuen bitartean haiek lo-kuluxka egin zuten.
5. Otsoa txerrikume gazteenaren etxera joan zen eta esan zion:
-Ireki atea!
-Ez, ez dut atea irekiko!
Ondoren otsoal putz egin zuen eta lastozko etxea bota zion txerrikumeari. Txerrikumea korrika atera zen.
6. Txerrikume gaztea bere anai ertainaren etxera joan zen eta "POM, POM, POM", atea jo zuen.
-Ireki atea, zure anaia naiz!
Bere anaiak atea ireki zion eta sartu zen.
7. Otsoa iritsi zen txerrikume ertainaren etxera, ostia bat eman zion ateari eta etxea bota zuen.
8. Bi txerrikumeak bere anai zaharrenaren etxerantz joan ziren eta gero etxean sartu ziren.
9. Otsoa adreiluzko etxera joan zen eta esan zien txerrikumeei:
-Txerriak, ireki atea!
Txerriek ez zuten atea ireki nahi, orduan otsoa etxea botatzen saiatu zen baina ez zuen lortu.
10. Orduan, otsoa teilatura igo zen eta tximiniatik sartzen saiatu zen.
 
11. Baina txerriek sua prestatu zuten eta otsoak ipurdia kiskali egin zuen
 


12. Otsoa kanpora korrika joan zen eta txerriak oso alaiak geratu ziren.
Eta hau bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Ziraukiko plazan!




eta bideoa ikusi nahi duenak...sakatu ondorengo helbidean

 http://www.youtube.com/watch?v=nEhrb5Ef484

miércoles, 2 de abril de 2014




Eta parranda egin eta gero... lorik ez eta mendira. Argazkian Mendigorriako ikaslean San Juan Xarren. Bokata jan eta Arantzara berriz.



Barnetegia larunbatean 2

 Larunbatean lo kuluxkaren ostean tailerrak egin genituen. Musa, yoga, euskal dantza edo eskulanak izan genituen. Argazkian Musean eta dantzan.



 Eta ondoren, ginkana.  "mozkortien jolasa"


aRANTZAKO BARNETEGIA 1

 dAgoeneko pasatu da Barnetegia. Aurten Arantzara joan gara eta beti bezala euskaraz gozatzeko aukera izan dugu lagun artean. Hauexek dira ostiral gaueko argazki batzuk

 Larunbata goizean, mailaka jarri ginen eta klaseak eman genituen Tafallaldeko ikasleekin batera.

jueves, 20 de marzo de 2014

Agenda bete betea


Kaixo lagunok. Betiko moduan ekintza asko dago hurrengo egun eta astetan kontatzeko. Gaur, martxoak 20, udaberriaren hasiera ospatzeaz gain, arratsaldeko 19:30etan Euskal Mitologiaren inguruko hitzaldia izanen dugu Garesko liburutegian. (euskaldun berrientzako!)
Ostiralean Mintzafaria Adiosen eta Larunbatean berriz GOZA NAZAZU GEHIAGO, euskararen diagonosiaren lehen bilera Garesen goizeko 10etan. Arratsaldean berriz, Antoniutti parketik euskararen aldeko manifestaldia egingo a Iruñean 17:30etan hasita.

Eta ez da horrekin bukatzen, ez, ez, hurrengo asteburuan ARANTZAra joango gara barnetegira. Beraz, oraindik izena eman ez baduzu, azkar ibili!

Euskaraz bizi eta euskaraz goza! 



viernes, 7 de marzo de 2014

Ikasle on eta langileak Artazun


Artazuko Pello Garateak idatzitako testua
Artazuko taldea. Hasiera maila

Asun nire ama da. Artazun bizi da eta hirurogeita hamabi urte dauzka. Maika nire arreba da. Iruñean bizi da eta berrogeita bi urte dauzka. Fernando Maikaren senarra da eta nire koinatuak berrogeita zortzi urte dauzka.
Asun Maikaren ama da. Fernano JR eta Javer Maike eta fernandoren semeak dira. Fernando eta Javier anaiak dira.eta ni osaba naiz.
Asun Javierren amona da . Asun Fernandoren amona da .
Fernando JR-k 11 urte dauzka eta Javierrek zazpi urte dauzka. Javier ete Fernando JR gurasoekin bizi dira Iruñean.
Ni amarekin artazun bizi naiz.
Karmelo Asunen senarra da eta nire aita, baina hilik dago. Hirurogeita hamasei urte zituen .
Javier eta Fernando JR. Karmeloren bilobak dira.

miércoles, 5 de febrero de 2014

SAGARDOTEGI EGUNA


Sagardotegi eguna

Euria barra-barra ari zuen Izarbeibarren autobusa hartu genuenean. Herriz herriko paseoa egin zuen autobusak sagardotegiko 57 lagunak bildu arte.




Bertan ikasle, irakasle, mintzalagun eta euskararen lagunak bildu ginen egun bikainaz gozatzeko amoz. Ordubiak aldera Garisoainen dagoen Etxesakan Sagardotegira iritsi ginen. Etxe berri eta zabala, ederra benetan. Bertan, sagardo eta ardo kupelak Txotx-ean ibiltzeko; jateko berriz ohikoa: txorizoa, tortilla, bakailua, txuletoia edo legatza eta postrerako mamia etabar luze bat.

Edatearen ondorioa bat, kantatzea, eta ongi ez egitearena elurra (kar, kar, kar) eta bai, elurra ere ikusi genuen bertan.
Buelta ordea kontatzekoa da benetan, Artazura iritsi eta errepidea apurtu genuelako, baita autobusaren muturra ere. Komeriak komeri, garesera iritsi ginen eta pote batzuen ostean Willy-ren peñara joan ginen.
Han bai tortilla mundialak, urdaiazpikoa tomatearekin, gazta zein txorizoa… ikaragarria zegoen dena. Eskerrikasko bikote egindako lanagatik!

Eta besteoi, ikasle zein parte hartzaile guztiei ere eskerrik beroenak euskaltegiko familia osatzeagatik eta prestatutako ekintzetan parte hartzeagatik. Segi hórrela, euskaraz blai! 

irudi gehiago  http://www.gareskoauzalan.com/index.php?option=com_content&view=article&id=2047:euskaltegiko-sagardotegia-garisoainen&catid=49:euskaltegia
 

viernes, 31 de enero de 2014


Aspaldi hontan ez du euskaltegi bat garenik ematen (edo bai) baina jatea baino ez dugu buruan antza, eta gaurkoan ere, errezeta goxo-goxoak ekarri dizkigute etxean frogatzeko. On egin!


(Badakizue lankide maiteak,  euskara irakasteko ikasleak izan ezean zer egin ahal dugun, jatetxe bat martxan jar genezake, zer deritzozue?  kar, kar, kar eskarmentua badugu behintzat.)


PERRETXIKO NAHASKIA

OSAGAIAK (2 pertsonentzat)

- 300 gr. perretxiko
- 4 arrautza
- Tipula pixka bat
- Gatza
- Olioa
EGITEKO MODUA:

Zuritu eta zatitu tipula, eta gero zartaginean frijitu olio pixka batekin, gorritu arte.
Bitartean, perretxikoak xerratan moztu eta zartaginera bota, eta gehitu gatza.
Nahastu arrautzak beste ontzi batean gatz pixka batekin.
Erantsi arrautzak zartaginean eta nahastu dena gatzatu arte.


HIRU TXOKOLATE TARTA


OSAGAIAK (2 pertsonentzat)

- 200 gr. txokolate beltza
- 200 gr. txokolate esnearekin
- 200 gr. txokolate zuria
- 3 gutunazal mami
- 600 ml. esne
- 600 ml. esnegain
EGITEKO MODUA:

Oinarria: galletak zapaldu, gurinarekin nahastu eta jarri moldean.
Tarta: Jarri lapiko batean 200 ml. esnegain eta 200 ml. esne eta sutan jarri. Gorde esne pixka bat mamia desegiteko.
Irakiten hasten denean, gorde duguna bota eta utzi irakiten minutu batzuez.
Beste lapiko batean desegin txokolate beltza eta nahastu esnea, mamia eta esnegainarekin. Moldean orea bota eta hozkailuan sartu.
Errepikatu txokolate guztiekin.

On egin!

martes, 28 de enero de 2014


Biurrungo MINTZAFARIko errezetak

Fruta entsalada
Osagaiak:
  • Uraza / letxuga
  • Tipula
  • Cherri tomateak
  • Anana
  • Mangoa
  • Kiwia
  • Mandarina
  • Granada
  • Sagarra
  • Udarea / Madaria
  • Banana
  • ...

Egiteko modua:
Uraza, tipula eta tomateak uretan jarri ongi garbitzeko. Beranduago, garbitu eta moztu.
Fruta garbitu, zuritu eta jateko moduko zatitan moztu, eta gainerako osagaiekin nahastu.
Entsalada gatz, ozpin eta olioz ondu.
- “El truko del almendruko”: Fruta ez herdoitzeko, hobe da azken mometuan zuritzea eta moztea.

Oilasko bularkia rokefor saltarekin

Osagaiak:


  • Oilo bularkiak
  • Txanpiñoiak
  • Rokefor gazta zatia
  • Esnegaina

Egiteko modua:
- Rokefor saltsa: lapiko batean olio pixka bat bota eta, berotu ostean, txanpiñoiak botatzen dira.
20 bat minutu beranduago, txanpiñoiek askatu duten ura kendu (gainerakoa lurruntzen da) eta rokefor gazta zatia eta esnegaina botatzen da.
- Oilasko bularkiak zartagiean edo plantxan egiten dira. Behin eginak, saltsaren lapikoan sartzen dira.


Mami sorbetea
Osagaiak:

  • Mamiak
  • Esnagain izozkia
  • Kanela

Egiteko modua:
Mamiak eta izozkia biltzen dira lapiko batean eta irabiatzen dira.
Kanela ere gehitzen zaio

Biurrun, 2014ko urtarrilaren 17a

lunes, 20 de enero de 2014

MAÑERUko taldearen ipuinak


TXANOGORRITXO

Behin batean, etxe batean ama eta bere alaba bizi ziren. Egun batean amak alabari esan zion:

      • Zure amonaren etxea bazkaria eramatera joan behar duzu ados?
Alabak erantzun zion:

      • Bai noski.
Amak bazkaria prestatu zuen eta saski batean sartu zuen. Txanogorritxok saskia hartu zuen, amonaren etxera oinez joan zen, kotxerik ez zeukalako.

Txanogorritxo basotik joaten zenean bat-batean otso bat bidean agertu zen eta galdetu zion:

      • Nora zoaz Txanogorritxo?
Eta Txanogorritxok erantzun zion bere amonaren etxera joaten zela bere amona gaixorik zegoelako.

Otsoak Txanogorritxo agurtu zuen. Txanogorritxo bidean segitu zuen, hala ere, otsoa lehen iristeko amonaren etxerako lasterbide bat hartu zuen.

Otsoa etxera ailegatu zenean atea jo zuen txirrinarik ez zeukalako. Amonak atea ireki zuen eta otsoak amona jan zuen. Ondoren Txanogorritxo iritsi zenean etxera sartu zen atea irekita zegoelako eta amonaren ohera joan zen bazkaria eramateko eta amonaren ohera iritsi zenean amona ikusi zuen eta galdetu zion:

    • Amona, amona, ze begi hain handiak dauzkazun
Eta amonak erantzun zion:

      • Hobeto ikusteko
      • Amona, amona, ze belarri hain handiak dauzkazun.
      • Hobeto entzuteko
      • Amona, amona, ze aho hain handia daukazun.
      • Hobeto jateko
Eta gero otsoa saiatu zen Txanogorritxo harrapatzen baina ez zuen lortu. Ehiztari batek ohiuak entzun zituen eta joan zen amonaren etxera eta eskopetarekin otsoari tiro bat bota zion. Otsoa lurrera hilda erori zen.
Azkenean Txanogorritxok ehiztariari laguntza eskatu zion bere amona otsoaren sabelatik ateratzeko. Ehiztariak otsoaren sabela labanarekin ireki zuen, laserrik ez zeukalako. Amona otsoaren sabeletik atera zen.

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan!




HIRU TXERRIKUMEAK


Txerriemek hiru txerrikumeak bota zituen beti ordenagailuarekin jolasten zirelako. Haiek joan ziren internet bakoitzarentzat nahi zutelako.

Lehen txerrikumea lastozko etxea eraiki zuen enpakagailua erosi zuelako. Egun batean otsoa etorri zen “rave” bat entzun zuelako. Lehen txerrikumearen etxea ikusi zuen eta sartu nahi zuen baina ez zion utzi. Orduan otsoa putz egin zuen eta lastozko etxea bota zuen.

Lehen txerrikumea bere anaiaren etxera ihes egin zuen eta aurkitu zuen bigarren txerrikumea bere etxea hurbilago zegoelako. Bigarren txerrikumea egurrezko etxea eraiki zuen motozerra oparitu ziotelako.

Egun batean otsoa etorri zen ordenagailuarekin jolastu nahi zuelako. Baina txerrikumeak ez zioten sartzen utzi joko bat ez zuelako ekarri. Otsoak putz egin zuen eta egurrezko etxea bota zuen.

Bi txerrikumeak bere anaiaren etxera joan ziren. Hirugarren txerrikumeak harrizkoa eraiki zuen harri-jasotzailea izan nahi zuelako. Egun batean otsoa etorri zen. Putz eta putz egin zuen, baina ez zuen harrizko etxea bota, konprimagailua apurtu zutelako. Beraz, hiru txerrikumeak poz-pozik bizitzen ziren internet berriro zeukatelako.

martes, 14 de enero de 2014

SPrako tranbia (2001)

Unai Elorriagaren lehen eleberriak Espainiako Narratiba saria jaso zuen. Nobela itzela da. Samurra, arina, sentibera, alaia, primeran josia, zirrikiturik gabea. Bere pertsonaien bizitza arruntak literatura bizi bilakatu zituen idazleak.
Lucas, agure protagonistaren erotze-prozesua idazkera liluragarriz erakusten du. Bere gaixotasunaren gordintasuna baikortasun guztiz islatzen du Unai Elorriagak. Bizitzaren azken txanpan, nahiz eta heriotz-prozesuan murgiduta egon, azaleko poro guztietatik bizitza arnasten du liburu honek. Hiltzea, azken finean, bizitzearen amaierako aldia da, bizi dezagun maitasunez, egiarekin eta duintasunez zipriztinduta. Hauxe da bere mezua nire ustez, idazlearen filosofia ibiltaria.
Lucas, Maria arrebarekin bizi da eta Marcos kaleko musikari gaztea etxean hartzen dute. Marcos eta Lucasek adiskidetasun harreman estu bezain egiazalea garatzen dute: telebista elkarrekin ikusten dute, Lucasen zortzimilako mendiekiko pasioa konpartitzen dute... Egun batean, esaterako, Marcos lan egitera joan zenean, Lucasek Marcosi inguruko kaleetan jotzeko eskatu zion. Lucasek atsegin zuen kantua hasi zen jotzen, Lucas pozez zoratzen edukitzearren.
Istorioa abileziaz zatikatzen da. Narratzaile ugari daude, denboran atzera eta aurrera orekaz eginez. Izan ere, medikuak Lucasi burua gutxinaka galtzeko ariketa bezala gauza ezberdinak idazteko agintzen baitio: etxeko sits maitearekin dituen elkarrizketak (errealismo magiko latinoamerikarraren eragina nabaria da) plazaratzen ditu, Rosa bere emazte kuttuna zenaren oroitzapenak daude, mendiak, Matias lagun mina eta Angel anaiaren pasadizoak, besteak beste. Aldi berean Mariak ipuin bat idazten du bere txikitako gertaera bitxiei eta gurasoei buruz, batez ere.
Tartean, gogoeta paregabeak tartekatzen ditu Elorriagak: "Kalkulu gehienak teorikoak dira, ordea, izorratzen diren igogoailuak edo hanka garbiko hipopotamoak bezala. Halako batean, kalkulatuta ez zegoen zerbait gertatzen da: Amaitu Ezin Dugun Koadro bat egiten hasten gara edo, are gehiago, Amaitzea Ezinezkoa Den Koadro bat. Edota aurreikusita ez genuen zirria egiten digu Marcosek, ezagutzen ez genuen azal-tolesdura batean.
Krisi txiki bat hasten da orduan, kalkulu guztiak faltsuak direla pentsatzeraino eramaten gaituena. Baina berehala baretzen gara eta salbuespen horiek ere (Koadro Bukaezina, Marcos) sistematizatu egiten ditugu eta geure kalkulu-programan sartu, Lantzean Behieneko Kuriosidadeak (LBK) atalean.
Eta, pozarren, gure kalkuluak bide onetik doazela ikusten dugunean, ohartzen gara ez zaigula daukagun lana gustatzen, eta esaten digute karrera gurekin ikasitako neska bat hil dela herenegun ospitalean eta oraindik ez dakitela zerk hil duen." (100. orr.)

Bereziki, euskaltegiko azken mailetarako gomendagarria da (B 2.2. - C1). Aekide garen heinean ezin dugu nobela eder hau irakurri gabe utzi! Benetan gozatuko duzue!