jueves, 19 de diciembre de 2013

ORINOKO ETA HUMBOLDT




ORINOKO, HUMBOLDTEN BIDETIK
    Alexander Von Humboldtek, fisikoa zena, bidaia bat egin zuen Hegoamerikan zehar. Amazonas eta Orinoko ibaien artean kanal natural bat zegoela pentsatu zuen, eta hori egiaztatzeko bidaia egin zuen.
    Urte asko pasa eta gero, Jaimek Humboldten aztarnak jarraitu zituen eta bidaia berbera egin zuen. Bidaia, Carcasen hasi zen, Orinokoan zehar. Hainbat garraiobide erabili zituen eta jende asko ezagutu zuen, batez ere arrantzaleak. Abentura pilo bat pasa eta gero, Waraoen lurraldean bukatu zen bere bidaia, Orinoko ibaiaren deltan, alegia.





ORINOKO, HUMBOLDTEN BIDETIK
    Alexander Humboldt, zientzialari alemaniarra izan zen. 1800. urtean Hego Amerikako iparraldera joan zen, kanal natural bat aurkitzera. Han Casiqmierien, Orinoko eta Amazonas ibaiak lotzen ziren.
    Jaime Venezuelara iritsi zen, Humboldten urratsak jarraitzeko. Orinoko 2400 km-tan zehar 19 etnia (Yanomamiak, Waraoak...) eta kondairaz (El Dorado...) beteta zegoen. Bere garraiobideak bongoa, piragua eta bizikleta izan ziren, 3 esperientzia ezberdinak, hain zuzen ere. Lehenego atalean, Puerto Ayacuchotik Rio Negrora, bongo-stop egin zuen. Familia batekin ezagutu zuen nola zen ibaia, bizitza eta jolasak. Ondoren, piraguaz pirañen artean ibili zen, eta arrantzaleekin topatu zen, haiek janaria eta gomendioak ematen zizkioten. Kaikoratik Orinoko deltara bizikletaz joan zen. Azokak leku alaiak eta biziak ziren. Atlantikoan bukatu zen bidaia.

ORINOKOTIK BIDAIA
    Orinoko ibaia Amazonian dago. Venezuela eta Kolonbiatik bidaiatzen da Atlantikoan bukatzeko. Bere ertzeetan bizi diren 19 etniek, El Dorado eta beste misterioak gordetzen dituzte.
Alexander Von Humoldt alemaniarra zena, XVIII. mendean Hego Amerikara joan zen eta han Orinoko eta Amazonas ibaiak lotuta zeudela ezagutu zuen. Dirudienez, Inkek kanal bat eraiki zuten ibaiak elkartzeko asmoz.
    Jaime hegazkinez Karakasera joan zen, ordea, Amazonasen erabili zituen garraioak ez ziren hain erosoak: autobus, kotxe, bongo, kargaontzi eta bizikleta erabili zituen desplazatzeko. Han txalupek bongo dute izena eta batean ezagutu zuen familiarekin hasi zen ibaitik bidaia. Bidai lasai zen, ordea, arriskutsua ere. Adibidez, egun batean burua estalita zuten gerrilleroak ziren. San Carlos de Rio Negrora heldu ondoren, bidaia piraguaz jarraitu segi behar izan zuen, piraña eta sugeekin. Nekatuta zegoenean ertzera joaten zen atsedena hartzera. Azken 300 kilometroak txirrindulaz egin zituen. Angostura izena zuen hirira heldu zen. Han Simon Bolibarrek espainolen kontra indepentzia lortzeko guda egin zuen. Horregatik, omenaldia egiteko, hiriaren izena aldatu zen eta orain Ciudad Bolivar deitzen da. Konturatu gabe deltan zegoen. Deltaren etnia Warao da. Waraoek egiten dituzten kanoak onenak dira, horregatik “kanoetako jendea” dira. Eta hemen, Orinoko deltan, Jaimeren bidaia, arriskutsua baina polita, amaitu zen, 2400 kilometro Humboldten pausoak jarraitzen.


jueves, 12 de diciembre de 2013


Utergako mintzafariko errezetak

Errusiako entsalada
Osagaiak:
  • arrautzak
  • patatak
  • azenarioak
  • maionesa (baso olio bat+arrautza bat+gatza+limoi 3 tanta)
  • atuna
  • txaka

Egiteko modua:
Alde batetik, egosi arrautzak (10 minutu sutan). Beste alde batetik, egosi patatak eta azenariok eta eduki uretan harik eta laban batekin patata zeharkatzen ahal den arte. Zuritu eta zatitu dena. Erantsi gatza eta dena nahastu ongi.
Maionesa aparte prestatu behar da: edalontzi batean bota arrautza bat, olioa, gatza eta limoi 3 tanta. Gero irabiatu behetik gora kontu handiz.
Azkenik, gehitu maionesa, atuna eta txaka eta nahastu. Bukatzeko, koilara batekin zapaldu nahasketaren goiko aldea zelai gelditu arte, polit gera dadin aurkezpenerako.

Oilaskoa piperradarekin

Osagaiak:

  • Oiloa zatiturik (oilasko bat 4 pertsonarentzat)
  • tipula
  • baratxuria
  • piper gorriak (latakoak)
  • piper berdeak
  • tomate naturala (latakoa)
  • olioa

Egiteko modua:
Alde batetik frijitu oilaskoa pixka bat gorritu arte, eta alde batera utzi. Beste alde batetik moztu tipula eta baratxuria eta frijitu piperrekin batera. Gero, erantsi tomate naturala eta hasieran frijitutako oilaskoa eta han eduki dena egin arte.

Sagar tarta
Osagaiak:
1- Obleak (la cocinera)
2- Sagarrak (reineta klasekoak badira, hobe)
3- Muxika mermelada

Egiteko modua:
Lehendabizi, jarri obleak azpil batean, eta gero zulatu pixka bat sardeska batekin. Zuritu sagarrak eta xerratan moztuta jarri obleen gainean. Sartu azpila labean eta han eduki egin arte, baina erre gabe! Eginda daudenean atera eta margotu goiko partea mermeladarekin.

Hobetu dezakezu eransten badiozu krema pastelera, eta obleen ordez hojaldrea erabil dezakezu.

On egin

miércoles, 4 de diciembre de 2013

Garesko eguerdiko B2 mailako laburpena. CHE GUEVARAri buruzko dokumentalaren laburpena



Bideoa ikusi nahi baduzu... http://www.eitb.tv/eu/bideoa/hego-amerika-motoz-cheren-bidetik/1068164210001/1079471773001/hego-amerika-motoz--cheren-bidetik/


CHE GUEVARAREN AZTARNAREN ATZEAN
2005.urtean bikote batek pentsatu zuen bidaia bat egitea, moto batekin, Ernesto eta Albertoren moduan gazteak zirenean. Bere helburua nola bizi zen Hego Amerikako jendea ezagutzea zen, eta jarraitu zituzten Cheren aztarnak.
Erosi eta prestatu zuten moto bat bere gauzak eramateko eta hasi ziren bidaia Cordobatik. Gautxoen bizimodua eta, gainera, bere bizitza zaldiari lotuta daramatela ere ikusi zuten. Argentinatik pasatu ziren Brazil eta Paraguayera ere, eta Iguazuko ur-jauzian egon ziren, Taoba eta Naipiren kondaira ezagutu zuten eta nola kontatzen zuten indigenek istorioa. Utzi zuten Brasil, eta egon ziren leprategi batean, Ernesto eta Alberto bezala. Hori izan zen Erenestorentzat, puntu eta bereiz bere bizian. Cheren aztarnak jarraitu zituzten eta heldu ziren Boliviara eta han, Hego Amerikako herririk pobreena ikusi zuten.

ERNESTO KOMANDANTEA
Enesto Guevara “Che” Rosarion, Argentinan, jaio zen familia on batean. Bere gurasoek mate plantazio txiki bat zuten. Baina negozio hori gaizki zihoanez, Argentinan bertan, beste lurraldera joan ziren bizitzera.
Ernesto Guevara de la Serna Alberto Granadosekin bidai luze bat egin zuen, Hegoamerikatik hain zuzen ere. Buenos Airesen motorra erosi zuten eta hortik Cordobara. Lehenengo egunetan ikusi zuten bizi kulturala, futbolen giroa, tango kaleetan, musika eta abar. Gero Cordoban zaldien bizia eta Gautxoen ohiturak ikusi zituzten. Beti bere motorrarekin nahiz eta egun batzuetan apurtu zaien ere. Horregatik hasieran “La poderosa” deitu zuten, “La caprichosa” deitzen bukatzeko. Hortik Paraguay eta Brasilera joan ziren ur-jauziak (Iguazu) ikustera eta Amazoniara lepradun zentro batera. Bidaian zehar gure bikoteak beste Hegoamerika ezberdina ikusteko aukera izan zuten, pobreen bizimodua batez ere.
Bidaiarekin jarraituz Boliviara joan ziren, Hego Amerikako herri pobreena, gizartea, tradizioak, dantzak, ezkontzak eta haien bizimodua ezagutu zuten. Quechua eta Aymara Gaztelaniarekin batera indar handia daukatela entzun zuten. Titi Kaka lakutik, Fero eta Potosí hiritik pasatu ziren eta gatzagaren erditik, Euskal Herria bezalakoa dena. Herri hauetan oso gogorra zen bizitza, horregatik abeltzainek eta herriko jendeak barrikadak jartzen zituzten bere egoera larria salatzeko, baina betirako aldatzeko. Hortik Atakamara eta Chiletik Perura pasatu ziren, Cuzco eta Machu Pichu inken hiririk handiena ikustera. Bidaia honek egiazko Che bihurtu zuen, Hegoamerikako egoera ikusteagatik.
Guatemalan ezkondu zen eta bere alaba jaio eta gero Mexikora joan zen 26. mugimenduan parte hartzeko.Mexikon Fidel Castro ezagutu zuen 1956an. Fidel eta bere taldearekin harremanak hartu zituen.
Iraultza bukatu eta gero Che ministro izan zen, baina bere buruan “iraultzaren haizeak” jarritu zituzten eta Kongora joan zen iraultza jarraitzeko.Ezin zuen helburua lortu eta Boliviara joan zen Hegoamerika osoan iraultza egiteko. Baina enboskada batean hil zuten erloju batengatik, esanez: “Estate tranquilo muchacho, vas a matar a un hombre”.


HEGO AMERIKAN MOTOZ
Bikote batek bidaia bat egin zuen Guevararen bizitza ezagutzeko. Haien bidaia hasi zen Buenos Airesen. Buenos Aires ikusi eta gero, autobusez joan ziren Kordobara, eta han hartu zuen moto bat bidaia egiteko Cheren bezalakoa. Motorra aurkitu ondoren jarri zuten ezizen bat “La poderosa”, Cherena bezalakoa. Motorrako paperak prestatzea oso zaila izan zen, baina lortu zuten. Hori eta gero motorra ekipatu zuten bidaia egiteko.
Pertsona batzuk esan zien jendea gaiztoa eta lapurrekin liratekeela, ordea, jende jatorra eta atseginarekin topatu zuten elkar bidean zehar. Haien laguntzagatik bidaia jarraitu ahal zuten Rosarioraino. Herri horretan Ernesto Guevara jaio zen. Ernesto txikia zenean,beste herrira joan zen bere familiaren lanarengatik, baina 3 urte zituenean bere osasunagatik joan behar ziren, eta azkenean Cordoban bukatu ondoren bere laguna Alberto Granadosekin erabaki zuen bidaia bat egitea. Bidaia hori motoz egin zuten “La poderosan”. Baina bidaia ez zen hain dibertigarria, ordea, gauzak oso gogorrak ikusi zituzten eta zerbait haien buruan aldatu zen, horregatik beste gazteekin elkartu ziren iraultza egiteko. Taldeko gazte bat Fidel Castro zen.
Kubako iraultza ondoren kargu ezberdinak izan zituen gobernu berrian eta Ernesto Guevara bihurtu zen Che Guevara komandantea. Bere erronka nagusia iraultza munduan zehar eramatea izan zen, batez ere Hegoamerikan zehar, Bolibian adibidez. Bolibian guerrillarekin egon zenean, bere soldadu batek eman zion ejertzitoari informazioa berari buruz,harrezkero enboskada batean harrapatu zuten. Ejertzitoan inork ez zuen hil nahi, baina azkenean batek hil zuen erlojuaren truke eta momentu honetan Chek esan zion: “Usted a venido a matarme, pongase sereno y apunte bien, va usted a matar a un hombre”. Orduan ejertzitoak bere gorputza fosa komun batean ezkutatu zuen jendeak Che ahazteko, baina ezin zuten lortu. Askatasunaren sinboloa bihurtu izan zen Che Guevara.
Bidaia egiten zuen bikotea joan zen herriz herri istorioa ezagutzen eta turismo egiten. Ikusi zituzten kultura ezberdinak eta toki oso bereziak Matxu Pitxura ailegatu arte, eta ez hori bakarrik, gainera ziurtatu zuen hango jendeak mantentzen zituzten haien hizkuntzak eta haien ohiturak, espainiar kolonizatzaileak pasa eta gero.