miércoles, 16 de enero de 2013


Gaur 2013ko urtarrilaren 16an goizeko Trini taldea Garestik buelta bat eman dugu. Zergatik? Arga ibaiak gainezka egin duelako. Horregatik argazkiak atera ditugu eta kronikatxo bat idatzi dugu eguraldiaren iragarpenarekin.

11:30etan 6 º C ditugu eta hotza dago eguna. Zerua lainotuta dago eta guztiz estalita. Goiz guztia euria bota du eta zaparradak tarteka. Arratsaldean eta bihar ez du euririk egingo baina haize zakarra izango da. Gau partean tenperatura jaitsiko da.

Bihar osteguna, 8ak aldera esnatuko du eguna baina ez dugu eguzkia ikusiko, ez du euririk egingo eta ibaia jaitsiko da. Hotz handia egingo du, beraz, hartu bufanda eta badaezpada hartu euritakoa.

Ondo izan,
T. T.