jueves, 19 de diciembre de 2013

ORINOKO ETA HUMBOLDT




ORINOKO, HUMBOLDTEN BIDETIK
    Alexander Von Humboldtek, fisikoa zena, bidaia bat egin zuen Hegoamerikan zehar. Amazonas eta Orinoko ibaien artean kanal natural bat zegoela pentsatu zuen, eta hori egiaztatzeko bidaia egin zuen.
    Urte asko pasa eta gero, Jaimek Humboldten aztarnak jarraitu zituen eta bidaia berbera egin zuen. Bidaia, Carcasen hasi zen, Orinokoan zehar. Hainbat garraiobide erabili zituen eta jende asko ezagutu zuen, batez ere arrantzaleak. Abentura pilo bat pasa eta gero, Waraoen lurraldean bukatu zen bere bidaia, Orinoko ibaiaren deltan, alegia.





ORINOKO, HUMBOLDTEN BIDETIK
    Alexander Humboldt, zientzialari alemaniarra izan zen. 1800. urtean Hego Amerikako iparraldera joan zen, kanal natural bat aurkitzera. Han Casiqmierien, Orinoko eta Amazonas ibaiak lotzen ziren.
    Jaime Venezuelara iritsi zen, Humboldten urratsak jarraitzeko. Orinoko 2400 km-tan zehar 19 etnia (Yanomamiak, Waraoak...) eta kondairaz (El Dorado...) beteta zegoen. Bere garraiobideak bongoa, piragua eta bizikleta izan ziren, 3 esperientzia ezberdinak, hain zuzen ere. Lehenego atalean, Puerto Ayacuchotik Rio Negrora, bongo-stop egin zuen. Familia batekin ezagutu zuen nola zen ibaia, bizitza eta jolasak. Ondoren, piraguaz pirañen artean ibili zen, eta arrantzaleekin topatu zen, haiek janaria eta gomendioak ematen zizkioten. Kaikoratik Orinoko deltara bizikletaz joan zen. Azokak leku alaiak eta biziak ziren. Atlantikoan bukatu zen bidaia.

ORINOKOTIK BIDAIA
    Orinoko ibaia Amazonian dago. Venezuela eta Kolonbiatik bidaiatzen da Atlantikoan bukatzeko. Bere ertzeetan bizi diren 19 etniek, El Dorado eta beste misterioak gordetzen dituzte.
Alexander Von Humoldt alemaniarra zena, XVIII. mendean Hego Amerikara joan zen eta han Orinoko eta Amazonas ibaiak lotuta zeudela ezagutu zuen. Dirudienez, Inkek kanal bat eraiki zuten ibaiak elkartzeko asmoz.
    Jaime hegazkinez Karakasera joan zen, ordea, Amazonasen erabili zituen garraioak ez ziren hain erosoak: autobus, kotxe, bongo, kargaontzi eta bizikleta erabili zituen desplazatzeko. Han txalupek bongo dute izena eta batean ezagutu zuen familiarekin hasi zen ibaitik bidaia. Bidai lasai zen, ordea, arriskutsua ere. Adibidez, egun batean burua estalita zuten gerrilleroak ziren. San Carlos de Rio Negrora heldu ondoren, bidaia piraguaz jarraitu segi behar izan zuen, piraña eta sugeekin. Nekatuta zegoenean ertzera joaten zen atsedena hartzera. Azken 300 kilometroak txirrindulaz egin zituen. Angostura izena zuen hirira heldu zen. Han Simon Bolibarrek espainolen kontra indepentzia lortzeko guda egin zuen. Horregatik, omenaldia egiteko, hiriaren izena aldatu zen eta orain Ciudad Bolivar deitzen da. Konturatu gabe deltan zegoen. Deltaren etnia Warao da. Waraoek egiten dituzten kanoak onenak dira, horregatik “kanoetako jendea” dira. Eta hemen, Orinoko deltan, Jaimeren bidaia, arriskutsua baina polita, amaitu zen, 2400 kilometro Humboldten pausoak jarraitzen.


jueves, 12 de diciembre de 2013


Utergako mintzafariko errezetak

Errusiako entsalada
Osagaiak:
  • arrautzak
  • patatak
  • azenarioak
  • maionesa (baso olio bat+arrautza bat+gatza+limoi 3 tanta)
  • atuna
  • txaka

Egiteko modua:
Alde batetik, egosi arrautzak (10 minutu sutan). Beste alde batetik, egosi patatak eta azenariok eta eduki uretan harik eta laban batekin patata zeharkatzen ahal den arte. Zuritu eta zatitu dena. Erantsi gatza eta dena nahastu ongi.
Maionesa aparte prestatu behar da: edalontzi batean bota arrautza bat, olioa, gatza eta limoi 3 tanta. Gero irabiatu behetik gora kontu handiz.
Azkenik, gehitu maionesa, atuna eta txaka eta nahastu. Bukatzeko, koilara batekin zapaldu nahasketaren goiko aldea zelai gelditu arte, polit gera dadin aurkezpenerako.

Oilaskoa piperradarekin

Osagaiak:

  • Oiloa zatiturik (oilasko bat 4 pertsonarentzat)
  • tipula
  • baratxuria
  • piper gorriak (latakoak)
  • piper berdeak
  • tomate naturala (latakoa)
  • olioa

Egiteko modua:
Alde batetik frijitu oilaskoa pixka bat gorritu arte, eta alde batera utzi. Beste alde batetik moztu tipula eta baratxuria eta frijitu piperrekin batera. Gero, erantsi tomate naturala eta hasieran frijitutako oilaskoa eta han eduki dena egin arte.

Sagar tarta
Osagaiak:
1- Obleak (la cocinera)
2- Sagarrak (reineta klasekoak badira, hobe)
3- Muxika mermelada

Egiteko modua:
Lehendabizi, jarri obleak azpil batean, eta gero zulatu pixka bat sardeska batekin. Zuritu sagarrak eta xerratan moztuta jarri obleen gainean. Sartu azpila labean eta han eduki egin arte, baina erre gabe! Eginda daudenean atera eta margotu goiko partea mermeladarekin.

Hobetu dezakezu eransten badiozu krema pastelera, eta obleen ordez hojaldrea erabil dezakezu.

On egin

miércoles, 4 de diciembre de 2013

Garesko eguerdiko B2 mailako laburpena. CHE GUEVARAri buruzko dokumentalaren laburpena



Bideoa ikusi nahi baduzu... http://www.eitb.tv/eu/bideoa/hego-amerika-motoz-cheren-bidetik/1068164210001/1079471773001/hego-amerika-motoz--cheren-bidetik/


CHE GUEVARAREN AZTARNAREN ATZEAN
2005.urtean bikote batek pentsatu zuen bidaia bat egitea, moto batekin, Ernesto eta Albertoren moduan gazteak zirenean. Bere helburua nola bizi zen Hego Amerikako jendea ezagutzea zen, eta jarraitu zituzten Cheren aztarnak.
Erosi eta prestatu zuten moto bat bere gauzak eramateko eta hasi ziren bidaia Cordobatik. Gautxoen bizimodua eta, gainera, bere bizitza zaldiari lotuta daramatela ere ikusi zuten. Argentinatik pasatu ziren Brazil eta Paraguayera ere, eta Iguazuko ur-jauzian egon ziren, Taoba eta Naipiren kondaira ezagutu zuten eta nola kontatzen zuten indigenek istorioa. Utzi zuten Brasil, eta egon ziren leprategi batean, Ernesto eta Alberto bezala. Hori izan zen Erenestorentzat, puntu eta bereiz bere bizian. Cheren aztarnak jarraitu zituzten eta heldu ziren Boliviara eta han, Hego Amerikako herririk pobreena ikusi zuten.

ERNESTO KOMANDANTEA
Enesto Guevara “Che” Rosarion, Argentinan, jaio zen familia on batean. Bere gurasoek mate plantazio txiki bat zuten. Baina negozio hori gaizki zihoanez, Argentinan bertan, beste lurraldera joan ziren bizitzera.
Ernesto Guevara de la Serna Alberto Granadosekin bidai luze bat egin zuen, Hegoamerikatik hain zuzen ere. Buenos Airesen motorra erosi zuten eta hortik Cordobara. Lehenengo egunetan ikusi zuten bizi kulturala, futbolen giroa, tango kaleetan, musika eta abar. Gero Cordoban zaldien bizia eta Gautxoen ohiturak ikusi zituzten. Beti bere motorrarekin nahiz eta egun batzuetan apurtu zaien ere. Horregatik hasieran “La poderosa” deitu zuten, “La caprichosa” deitzen bukatzeko. Hortik Paraguay eta Brasilera joan ziren ur-jauziak (Iguazu) ikustera eta Amazoniara lepradun zentro batera. Bidaian zehar gure bikoteak beste Hegoamerika ezberdina ikusteko aukera izan zuten, pobreen bizimodua batez ere.
Bidaiarekin jarraituz Boliviara joan ziren, Hego Amerikako herri pobreena, gizartea, tradizioak, dantzak, ezkontzak eta haien bizimodua ezagutu zuten. Quechua eta Aymara Gaztelaniarekin batera indar handia daukatela entzun zuten. Titi Kaka lakutik, Fero eta Potosí hiritik pasatu ziren eta gatzagaren erditik, Euskal Herria bezalakoa dena. Herri hauetan oso gogorra zen bizitza, horregatik abeltzainek eta herriko jendeak barrikadak jartzen zituzten bere egoera larria salatzeko, baina betirako aldatzeko. Hortik Atakamara eta Chiletik Perura pasatu ziren, Cuzco eta Machu Pichu inken hiririk handiena ikustera. Bidaia honek egiazko Che bihurtu zuen, Hegoamerikako egoera ikusteagatik.
Guatemalan ezkondu zen eta bere alaba jaio eta gero Mexikora joan zen 26. mugimenduan parte hartzeko.Mexikon Fidel Castro ezagutu zuen 1956an. Fidel eta bere taldearekin harremanak hartu zituen.
Iraultza bukatu eta gero Che ministro izan zen, baina bere buruan “iraultzaren haizeak” jarritu zituzten eta Kongora joan zen iraultza jarraitzeko.Ezin zuen helburua lortu eta Boliviara joan zen Hegoamerika osoan iraultza egiteko. Baina enboskada batean hil zuten erloju batengatik, esanez: “Estate tranquilo muchacho, vas a matar a un hombre”.


HEGO AMERIKAN MOTOZ
Bikote batek bidaia bat egin zuen Guevararen bizitza ezagutzeko. Haien bidaia hasi zen Buenos Airesen. Buenos Aires ikusi eta gero, autobusez joan ziren Kordobara, eta han hartu zuen moto bat bidaia egiteko Cheren bezalakoa. Motorra aurkitu ondoren jarri zuten ezizen bat “La poderosa”, Cherena bezalakoa. Motorrako paperak prestatzea oso zaila izan zen, baina lortu zuten. Hori eta gero motorra ekipatu zuten bidaia egiteko.
Pertsona batzuk esan zien jendea gaiztoa eta lapurrekin liratekeela, ordea, jende jatorra eta atseginarekin topatu zuten elkar bidean zehar. Haien laguntzagatik bidaia jarraitu ahal zuten Rosarioraino. Herri horretan Ernesto Guevara jaio zen. Ernesto txikia zenean,beste herrira joan zen bere familiaren lanarengatik, baina 3 urte zituenean bere osasunagatik joan behar ziren, eta azkenean Cordoban bukatu ondoren bere laguna Alberto Granadosekin erabaki zuen bidaia bat egitea. Bidaia hori motoz egin zuten “La poderosan”. Baina bidaia ez zen hain dibertigarria, ordea, gauzak oso gogorrak ikusi zituzten eta zerbait haien buruan aldatu zen, horregatik beste gazteekin elkartu ziren iraultza egiteko. Taldeko gazte bat Fidel Castro zen.
Kubako iraultza ondoren kargu ezberdinak izan zituen gobernu berrian eta Ernesto Guevara bihurtu zen Che Guevara komandantea. Bere erronka nagusia iraultza munduan zehar eramatea izan zen, batez ere Hegoamerikan zehar, Bolibian adibidez. Bolibian guerrillarekin egon zenean, bere soldadu batek eman zion ejertzitoari informazioa berari buruz,harrezkero enboskada batean harrapatu zuten. Ejertzitoan inork ez zuen hil nahi, baina azkenean batek hil zuen erlojuaren truke eta momentu honetan Chek esan zion: “Usted a venido a matarme, pongase sereno y apunte bien, va usted a matar a un hombre”. Orduan ejertzitoak bere gorputza fosa komun batean ezkutatu zuen jendeak Che ahazteko, baina ezin zuten lortu. Askatasunaren sinboloa bihurtu izan zen Che Guevara.
Bidaia egiten zuen bikotea joan zen herriz herri istorioa ezagutzen eta turismo egiten. Ikusi zituzten kultura ezberdinak eta toki oso bereziak Matxu Pitxura ailegatu arte, eta ez hori bakarrik, gainera ziurtatu zuen hango jendeak mantentzen zituzten haien hizkuntzak eta haien ohiturak, espainiar kolonizatzaileak pasa eta gero.

jueves, 14 de noviembre de 2013

Garesko Euskara Zikloaren barruan, gaur Mañeruko Soniaren hitzaldia entzutera joan gara Garesko liburutegira. Sahara gure bihotzean izenpean, Soniak bertako arazoez eta bizimoduez hitz egin digu  eta berak izandako esperientziaz. Alde batetik Saharan bizitakoak eta bestalde udaro bere etxean duenaz (kontatu digunez, 15 urte dira bertako umeak bere etxera, eta inguruko herrietara ere, etortzen direla bi ilabete pasatzera)

 Liburutegian zehar zintzilik zeuden irudi esanguratsu bezain bikainek bizipenetan hobe murgiltzeko balio izan digute eta hara gerturatutako ikasle mordoa pozik atera da ikasi duenagatik. 

Ekimen polita gaurkoa eta bikaina egunero egiten duzuen lana. Segi horrela! 

lunes, 17 de junio de 2013

Ia konturatu gabe ekaina iritsi zaigu. Ikasturte oparoa izan da aurtengoa , barnetegia Lesakan, Korrika eta korrika kulturala, sukaldaritza ikastaroa... guztiak euskaraz eta gure hizkuntza hobetzeko helburuarekin. Orain oporretan, probestu euskaraz aritzeko dituzuen aukerak. Laster interneteko hainbat baliabide zintzilikatuko dut udan ere euskaraz bizitzeko.

Biba zuek!!!

miércoles, 27 de marzo de 2013

Aste santurako proposamenak

Korrika dela eta ez dela abandonatu xamar dugu euskaltegiko bloga aspaldi honetan. Dena den plan batzuk proposatzea erabaki dugu. Espero dut gustukoa izatea.


Ibilalditxoa Nafarroan

       Aste Santu euritsua espero dugu eta hirietan hamaika kontu egongo dira,  seguru gaude, baina guk mendira egin dugu salto, Iratiko Ohianera hain zuzen ere. Bertan Zabaletako ohiana 8km ibilalditxoa. Oso gertu Otsagabia eta Muskildako baseliza. Lo egin nahi baduzue landetxeak (www.casasruralesnavarra.com)-en.

Procesioak gustuko?
a)   Corellan oso polita omen da procesioa eta ikasle batek dio Tuterako  El Bozal jatetxean ondo jaten dela.

B)   Bizkaian, Balmasedako procesio biziduna (balmaseda.net)

C) Gipuzkoako Goierrin: Segurako prozesioa (kulturweb.com). Bide batez Zerain herria ezagutu, oso polita da.


  Logroño. Darien ardotegiak: Ardotegia bisitatu, dastaketa -katak- eta jatetxea dago bertan. Errioxan ere Valdezkarai duzue eskiatzeko.


Espero dugu gure gomendioak gustukoak izatea, ondo pasa, deskantsatu eta bizi euskaraz!





domingo, 17 de febrero de 2013

Bertso afaria


Bertso afaria

Korrikako aurkezpenaren ostean eta Garesko gaiteroen babesean, kalez kale abiatu zen larunbat gauean Garelakok urtero ospatzen duen bertsogaita-poteoa. Julen Zelaieta eta Uxue Alberdi lagun, Gomazin elkarteko sotoan bukatu genuen ibilbidea afaldu eta bertsoez gozatzeko asmoz.          
            40 bat izan ginen aurtengoan mahaiaren inguruan eta menú infantila dastatzeko aukera izan genuen bertan. Giroa, jana, konpainia… paregabea, zer gehiago eskatu? Afaldu eta txiri-txiri ekin zioten bertsolariek larari, gogotsu, ingurukoek te gorria - horrela deitzen diote batzuek orain patxaranari - edaten genuen bitartean.
            Zaila egiten zait hitzekin adieraztea buruan ditudan bertso-hotsen doinu kantariak, are gehiago hauek jendearengan sortutako zirrara eta bestelako erreakzioak. Bertsolariek euskaltegiko ikasleek prestatutako hainbat gai plazaratu zituzten eta ez ziren faltatu feministen aldeko hitzak, elizaren ingurukoak edota ohe kontuak. Barre algarak, txalo beroak, irriak eta lotsak sortu zituzten Zelaietak eta Alberdik; baina emozioek gorena jo zuten bikotea eserlekutik altxatu, eta bazterrak nahasten hasi zirenean.
Afalosteak gaueko hiruretara eraman gintuen eta baten batek Kale Nagusiko afterrean bukatuko zuen zalantzan, idazten ari denak gozo gozo eta irria ahoan ohera joan zen oraindik buruan bertsoen oihartzuna zuela.

miércoles, 6 de febrero de 2013

korrika

Iepe Koadrila!!! lo egin al dugu? asteartea da eta espero dut bestondoa pasatuko zenutela. Gaurkoan eta barnetegiko argazkiak iristsi bitartean, KORRIKA Kulturaleko informazioa eta korrikaren ibilbidea bidaltzen dizuegu.


  -->
Ibilbidea Nafarroan barrena


HERRIA
DATA
ORDUA
Altsasu 2013/03/15 03:11:30
Olazti 2013/03/15 03:40:00
Altsasu 2013/03/15 03:56:30
Urdiain 2013/03/15 04:08:30
Iturmendi 2013/03/15 04:20:30
Bakaiku 2013/03/15 04:26:30
Etxarri-Aranatz
2013/03/15
04:44:30
Lizarragabengoa 2013/03/15 05:08:30
Arbizu 2013/03/15 05:20:30
Lakuntza 2013/03/15 05:32:30
Arruazu 2013/03/15 05:44:30
Uharte 2013/03/15 05:56:30
Irañeta 2013/03/15 06:14:30
Ihabar 2013/03/15 06:32:30
Hiriberri 2013/03/15 06:38:30
Satrustegi 2013/03/15 06:50:30
Ekai 2013/03/15 06:56:30
Etxarren 2013/03/15 07:02:30
Irurtzun 2013/03/15 07:20:30
Goldaratz 2013/03/15 07:50:30
Latasa 2013/03/15 07:56:30
Urritza 2013/03/15 08:08:30
Mugiro 2013/03/15 08:33:30
Lekunberri 2013/03/15 08:46:00
Aldaz 2013/03/15 09:18:15
Beruete 2013/03/15 09:56:45
Jauntsarats 2013/03/15 10:15:45
Auza 2013/03/15 11:06:45
Larraintzar 2013/03/15 11:18:45
Gelbentzu 2013/03/15 11:38:15
Markalain 2013/03/15 12:34:45
Berriobeiti 2013/03/15 13:00:45
Berriozar 2013/03/15 13:23:30
Arrotxapea 2013/03/15 13:40:21
Antsoain 2013/03/15 13:48:09
Txantrea 2013/03/15 13:55:57
Burlata 2013/03/15 14:09:36
Atarrabia 2013/03/15 14:22:36
Huarte 2013/03/15 14:36:54
Ripagaina 2013/03/15 14:55:30
Mendillorri 2013/03/15 15:00:54
Mutiloa 2013/03/15 15:28:33
Arrosadia 2013/03/15 15:57:21
Azpilagaña 2013/03/15 16:09:42
Iturrama 2013/03/15 16:14:15
Zizur Txikia 2013/03/15 16:39:36
Zizur Nagusia 2013/03/15 16:44:24
Etxabakoitz 2013/03/15 17:08:48
Barañain 2013/03/15 17:14:39
Mendebaldea 2013/03/15 17:23:45
Ermitagaña 2013/03/15 17:27:39
Donibane 2013/03/15 17:31:15
Alde Zaharra 2013/03/15 17:42:03
Sanduzelai 2013/03/15 17:58:57
Orkoien 2013/03/15 18:16:30
Arazuri 2013/03/15 18:28:12
Ororbia 2013/03/15 18:46:24
Ibero 2013/03/15 19:05:54
Etxauri 2013/03/15 19:18:15
Izurzu 2013/03/15 20:21:00
Muez 2013/03/15 21:12:30
Murugarren 2013/03/15 22:16:00
Bearin 2013/03/15 22:34:00
Lizarra 2013/03/15 22:40:00
Bilatorta 2013/03/15 23:31:00






Lorka 2013/03/16 00:10:00
Zirauki 2013/03/16 00:42:39
Mañeru 2013/03/16 00:58:15
Gares 2013/03/16 01:21:39
Obanos 2013/03/16 01:40:51
Eneritz 2013/03/16 02:16:51
Ukar (benta) 2013/03/16 02:28:15
Biurrun 2013/03/16 02:51:39
Arrizabalaga 2013/03/16 03:13:51
Tebas 2013/03/16 03:19:51
Ezperun 2013/03/16 03:37:51
Zabaltzeta 2013/03/16 03:49:51
Urrotz 2013/03/16 05:19:51
Ekai 2013/03/16 05:55:51
Agoitz 2013/03/16 06:01:51
Nagore 2013/03/16 07:19:51
Zandueta 2013/03/16 07:31:51
Uriz 2013/03/16 07:37:51
Urdirotz 2013/03/16 07:49:51
Gorraiz 2013/03/16 07:55:51
Arrieta 2013/03/16 08:07:51
Auritz 2013/03/16 09:07:51
Orreaga 2013/03/16 09:19:51
Ibañeta 2013/03/16 09:32:51
Luzaide 2013/03/16 11:08:21
Arnegi 2013/03/16 11:27:51






Bera 2013/03/17 04:50:21
Lesaka 2013/03/17 05:49:09
Etxalar 2013/03/17 06:00:33
Igantzi 2013/03/17 06:12:33
Sunbilla 2013/03/17 06:35:57
Doneztebe 2013/03/17 07:26:57
Legasa 2013/03/17 07:44:57
Narbarte 2013/03/17 07:50:57
Oronoz 2013/03/17 08:08:57
Arraioz 2013/03/17 08:25:45
Irurita 2013/03/17 08:36:33
Gartzain 2013/03/17 08:48:33
Elizondo 2013/03/17 08:54:33
Gartzain 2013/03/17 09:11:51
Irurita 2013/03/17 09:18:21
Esteribar 2013/03/17 11:06:33
Eugi 2013/03/17 12:15:24
Urtasun
Zubiri
2013/03/17
12:33:36
13:01:42
Agorreta 2013/03/17 13:19:42
Zilbeti 2013/03/17 13:38:42
Erro 2013/03/17 14:04:12
Lintzaoia 2013/03/17 14:23:42
Biskarret 2013/03/17 14:36:42
Sorogain 2013/03/17 14:43:12
Mezkiritz 2013/03/17 14:49:42
Aurizberri 2013/03/17 15:14:12
Garralda 2013/03/17 15:58:12
Aribe 2013/03/17 16:24:12
Garaioa 2013/03/17 16:37:12
Abaurrepea 2013/03/17 17:03:12
Abaurregaina 2013/03/17 17:29:12
Erremendia 2013/03/17 18:01:12
Jaurrieta 2013/03/17 18:19:12
Ezkaroze 2013/03/17 18:49:12
Otsagabia 2013/03/17 19:07:12
Itzaltzu 2013/03/17 19:25:12
Uztarrotz 2013/03/17 21:01:12
Izaba 2013/03/17 21:25:12
Urzainki 2013/03/17 21:49:12
Erronkari 2013/03/17 22:07:12
Burgi 2013/03/17 23:07:12






Nabaskoze 2013/03/18 00:37:12
Domeinu 2013/03/18 02:06:36
Irunberri 2013/03/18 02:42:36
Judasen benta 2013/03/18 03:06:36
Ledea 2013/03/18 03:42:36
Zangoza 2013/03/18 04:12:36
Oibarre 2013/03/18 05:00:36
Oibar 2013/03/18 05:36:36
Eslaba 2013/03/18 06:06:36
Lerga 2013/03/18 06:30:00
San Martin 2013/03/18 07:22:48
Tafalla 2013/03/18 08:22:48
Miranda 2013/03/18 10:07:54
Vergalijo 2013/03/18 10:46:24
Faltzes 2013/03/18 12:08:24
Kaparrotsu 2013/03/18 14:07:39
Balterra 2013/03/18 16:04:06
Arketas 2013/03/18 16:35:36
Tutera 2013/03/18 18:03:36
Zintroniko 2013/03/18 19:58:33
Kastejon 2013/03/18 21:26:33
Kadreita 2013/03/18 22:23:03
Milagro 2013/03/18 23:14:03






Azagra 2013/03/19 00:35:33
San Adrian
2013/03/19
01:11:33
Sartaguda
2013/03/19
02:35:33
Lodosa
2013/03/19
03:59:33
Sesma
2013/03/19
05:05:33
Urantzia-Arkueta
2013/03/19
06:11:33
Mues
2013/03/19
06:47:33