miércoles, 25 de febrero de 2015

lesakako barnetegia 2

 Jaungoikoak barka gaitzala!

 Baietz guk irabazi!!!

 Garesko eguerdiko taldea. Bai piura!

 Artista!

Mendigorriako neskak.

miércoles, 4 de junio de 2014

aurrematrikulazio kanpaina

ikasle edo ikasle berria bazara aprobetxatu aukera eta egin orain aurrematrikula. %5eko deskontua izateaz gain epe gehiagotan ordaintzeko aukera izango duzu.

Si eres alumno de aek o incluso si todavia no lo eres, no pierdas la oportunidad de hacer la prematrikula y conseguir un 5 % de descuento y la posibilidad de pagar la cuota en varios plazos. Más inf: 606 999 072 gares@aek.org



viernes, 30 de mayo de 2014

Pintxo eguna utergan

Talde ederra atzokoan Utergako elkartean bildu zena. Aurreko edizioetan baino jende gutxiago bazegoen ere, giro aparta egon zen beti bezela. Pintxo gozo-gozoak egin ziren (hurrengoan baratxuri gutxiago mesedez!!!) eta urtebetetze -tarta ere dastatzeko aukera izan zen. Zorionak Barbara!
hurrengo urtean berriz ere elkartuko garelakoan... ondo segi eta asteburu ON!

jueves, 29 de mayo de 2014

IKASTURTEA ...BUKATZEN

Maiatza bukaeran gaude eta eskolak lasaiagoak dira egunotan. Joan den astean esaterako Mendigorriako ikasleak Biurrunera joan ziren bisita egitera. Bisita gidatua herritik, ginkana eta afari bikaina. Betiko moduan Biurrungoek  anfitrio ezinhobeak.  Datorren astean Mendigorrian itxarongo zaituztegu!

Eguerdiko taldeak ere gaur, maiatzak 29, bukatzen dituzte eskolak eta ginkana batekin bukatu dute ikasturtea. Atzo berriz "Jubilatu-Taldea"ren azken eguna zenez, La Txapa elkartean pintxo eguna ospatu genuen. Eta gure ohitura jarraituz, gaur arratsaldean UTERGAn elkartuko dira gaueko taldeak PINTXO EGUNA ospatzeko.

Beti jan eta beti gose, ez dakit burka -operazioa egin behar ez ote dugun. Beno, bitartean disfrutatu eta euskaraz bizi!!!

Bukatu duzuenoi Uda ON eta urrira arte.!!!!!

martes, 20 de mayo de 2014

EGUERDITAN...HITZALDIAK

Ikasturtea bukatzeko gutxi geratzen zaie Izarbeibarko eguerdiko taldeei. Hiru dira Garesko Errobin aritzen diren eguerdiko taldeak, guraso zein jubilatuek osatuak gehienbat, eta geratzen diren bi asteei bukaera duina eta borobila emateko hainbat hitzaldi prestatu dituzte ikasleek.

Orain arte, bi entzuteko parada izan dugu, TENPORA edo ENBERrei buruzkoa bata eta SAHARAri buruzkoa bestea.


Tenporei buruzko hitzaldia oso interesgarri izan zen eta ikaslea bera Arantzazuko Pello Zabala berarekin jarri zen harremanetan hitzaldia emateko. Asko ikasi genuen eta oso ondo egin zuen.


Saharari buruzko solasaldia, gertu-gertukoa sentitu dugu gaurkoan. Ikasleak berak Nire bigarren familia izena jarri dio hitzaldiari eta lehenengo pertsonan bertan izandako esperientzia kontatu digu. Bere etxean  eta  bere inguruko hainbat etxetan uda igarotzeko haurrak ekartzen dituzte.  Hitzaldia hainbat objektu, argazki ugariz eta batez ere  sentimenduz osatu du. Polita benetan.





Datozen egunotan ere ikasleen hitzak euskaltegian izango dute parada. Entzun eta ikasi nahi duenak badaki non gauden. Hirurak inguruan belarriak erne izango ditugu.


jueves, 15 de mayo de 2014

KORTO LEHIAKETA GARESEN

Ez, aurten ez dugu saria irabazi- katxiiis-, zer egingo diogu....  Hala ere ezin dute ukatu euskaltegiko kortoa egiterako orduan gogorik jarri ez diogunik, hori zalantzarik gabe. 
Sarien banaketa arrakastatsua izan zen oso eta den-denak oso guapo/a jantzita joan ziren ekitaldira. Ondoren,  afaria eta ohi den moduan farra pixka bat. 

    Gurea, Gure Euskal Urtea  euskaraz aurkeztu zen korto bakarra izan bazen ere, denek ulertzeko modukoa izan zen  eta irri batzuk egin zituzten; eta hori zen batez ere gure asmoa. Izarbeibarren eta euskaraz bizitzeko pauso txikiak egitea.
       Orain, geratzen zaigun bakarra  da beste guztiak, aktore, pentsalari  zein antolatzaileak zoriontzea. Egindako lan bikainengatik noski  eta bide batez  hurrengo edizioetan euskaraz parte hartzera ere animatu nahi zaituztegu.

Ikusi nahi baduzue, sakatu irudian eta gozatu bideoa